Mezu egoera

Active context: single_blog

KAIXARRANKA

Euskera

Kaixarrankak Lekeitioko Arrantzaleen Kofradiako maiordomoak izendatu eta kargu hartzeko antzina-antzinako erritualetan du jatorria; hain justu, erritual horiek XVI. mendearen amaieratik aipatzen dira herriko zenbait dokumentutan.

Egun, ekainaren 29an prozesioa egiten da portuan zehar, harik eta San Pedroren irudia jarririk dagoen tokira iritsi arte. Haren aurrean, frak beltzez jantzirik, xistera buruan duela eta eskuan santuaren sinboloak dituen bandera daroala, gizon bat Kofradiaren kontuak gordetzen diren kaxaren gainean dantzan aritzen da; ondoren, berriro jarduten du kofradiaburuaren etxearen aurrean eta, azkenik, herriko plazan. Kaxa hori zortzi arrantzalek eroaten dute, uneoro.

KAIXARRANKA

KAIXARRANKA