GORULARIAK
Domingiloa eta Arku Dantza
Gorulariak deritzon dantzak liho-lana irudikatzen duen estanpa bat du eta bi dantza: Arku dantza eta Domingiloa. Aurkitu diren idazkietan adierazten denez, Arku Dantza 1828. urtean dantzatu zuten neskek Erregeren aurrean, eta Domingiloa mutilek Gorpuzti eguneko prozesioan jokatu zuten dantza bat izan zen. Hala ere, 1886. urtean Durangon Euskal Jaiak ospatu zirenetik aurrera, aurreko estanpa sartu zen eta dantzetan gizonezkoek eta emakumezkoek parte hartzen zuten.
Joan den gizaldiko hirurogeita hamarreko urteetatik aurrera, dantza-multzo hori Iurretako jai egitarauaren barruan sartu zuten, eta harrez gero urtero dantzatzen dira San Migel jaietan.
Gorulariak