Mezu egoera

Active context: single_blog

GIPUZKOAKO DANTZAK

Euskera

Agurra, Makil Txiki, Zinta dantza

Brokel dantza Gipuzkoako herri askotako jaietako dantza-sail garrantzitsuenetakoa da. Duela 200 urte baino lehenago, Brokel dantza osatzen zuten bederatzi dantza-joko aipatu zituen J.I. Iztuetak, eta horietan zenbait erreminta erabiltzen ziren: makilak (txikiak eta handiak), brokelak, zintak eta uztaiak. Dantzok gazteek jokatzen zituzten, une horretarako ondo jantzita; gazteok entseguak egin behar izaten zituzten, jaiak baino aski arinago, dantzok nahikoa zailak ziren-eta. Batzuetan, dantzari-taldeak beste herri batzuetara joaten ziren dantzatzera; horrela, badakigu 1858. urtean Bilbon dantzan jardun zuela “dantzen edo antzinako guduen Gipuzkoako konpartsa batek”. Jatorriz, dantza horiek gizonezkoek jokatzen zituzten, baina zenbait hamarkadatik hona horietako batzuk –berbarako, gaur aurkezten ditugun hirurak– emakumezkoen errepertorioan ere sartu dira.