JOLAS DANTZAK
Txulalai, Zapatain dantza, eta Baztango Esku dantza.
Txulalai gizarte-dantza bat da, eta dantza horretan taldeak onartzen duen adina dantzarik parte har dezake, neska izan zein mutil izan. San Blas bezperan dantzatzen da Paganos herrixkan, eta hara Biasteriko eta inguruko lagunak joaten dira dantzariak ikustera.
Zapatain Dantza Lapurdin dantzatzen da, inauterietan, eta zapatariaren ogibidea irudikatzen du; horrezaz gainera, jauzi bat ere sartzen da dantzaren barruan, eta bai jokoa bera ere. Joko hori kantatu ere egiten da.
Baztango Esku Dantza Baztango bi “irri-dantza” dira. Baztango gazteek neguko egun luzeak arintzeko edo plazetako edota tabernetako bileretan jostatzeko baliatzen zituzten bi dantzok.
JOLAS DANTZAK