Mezu egoera

    Active context: categories

    Sestao 2019

  • BIZKAIKO DANTZARI EGUNA 2019 – SESTAO Maiatzak 19

    Aurten, dakizuenez, Bizkaiko Dantzari Eguna Sestaon ospatuko da maiatzaren 19an, Las Llanas futbol zelaian (erabakia azken asanbladan hartu zen).

    Zelaiaren gehienezko edukiera, ebakuazio plana eta beste zenbai arrazoi direla eta, ordutegian eta programaren ordenean aldaketak egingo dira.

    (Salbuezpenez edizio honetarako. Lurraldeetako delegatuekin batera hartutako erabakia).

  • GARRAIOAK

    GARRAIO AUKERAK

    Edozein zalantza edo arazoren bat gertatzekotan telefonoz deitu ahal diguzue: 944418563.

    Izena eman lehenbaitlehen eta kontutan hartu epea APIRILAREN 26an amaituko dela.

    1. AUKERA. GARRAIO PUBLIKOA.

    Garraio publikoa aukeratzen duten taldeek dantzarako materiala eramateko furgoneta edo autoentzako bina leku izango duzue zuen esku.

  • GOMENDIOAK, JARRAIBIDEAK EDO ARAUAK

    MESEDEZ: Talderen batek arazoren bat baldin badu bere eskualdean galdetu eta konpondu dezala. Ez saiatu bakoitza bere irtenbideak bilatzen, gero talde moduan arazoak ekarriko dizkigutenak.

    ***Dantzari guztiak, talde parte-hartzaile guztietakoak, dantza guztietan, dantza eremura sartuko dira, dagozkien koadrora, IBILTZEN dantzatu gabe. Gauza bera egingo dute irtetzean.

    DANTZARI DANTZA

    *** Nagusien taldeek osoa dantzatuko dute.