Mezu egoera

Active context: single_blog

GOMENDIOAK, JARRAIBIDEAK EDO ARAUAK

Euskera

MESEDEZ: Talderen batek arazoren bat baldin badu bere eskualdean galdetu eta konpondu dezala. Ez saiatu bakoitza bere irtenbideak bilatzen, gero talde moduan arazoak ekarriko dizkigutenak.

***Dantzari guztiak, talde parte-hartzaile guztietakoak, dantza guztietan, dantza eremura sartuko dira, dagozkien koadrora, IBILTZEN dantzatu gabe. Gauza bera egingo dute irtetzean.

DANTZARI DANTZA

*** Nagusien taldeek osoa dantzatuko dute.

Haur taldeek derrigorrez dantzatu behar dute: Agintariena, Zortzinangoa, Ezpata Joku Txikia, Banangoa, Binangoa, eta Txotxongiloa. (Mesedez launangoa dantzatu ere). Makil dantza ez badakizkite, beraien lekuan geldi geratu beharko dute dantza horiek dantzatzen diren bitartean. Gogoratu dantzari kopurua 8koa izan behar dela, hau da, ezinezkoa da dantzariak ibiltea aldaketak egiten euren artean, txandaka dantzatzen dantzak, etb.

IBARZABAL

Janzkera Gipuzkoako dantzetarako erabiltzen den berdina izango da.

Amaitzerakoan, Gipuzkoako dantzak egingo dituzten taldeak sartuko dira bakoitzari dagokion lekura (edo koadranteko koadrora).

Gipuzkoako dantzak dantzatuko ez dituzten taldeak zelaitik aterako dira.

Gipuzkoa eta Ibarzabalgo dantzak amaitzean, zelaitik aterako dira denak.

GIPUZKOAKO DANTZAK (Agurra, Zinta Dantza)

Derrigorrezkoa da bloke osoa dantzatzea.

DANTZARI TXIKIAK-ERTAINAK (Txulalai, Zapatain, Eta Baztango Esku Dantza)

Janzkera librea izango da, beti ere plaza edo erromeria dantzei egokitutakoa izanik.

ELTZIEGOKO DANTZAK (La Danza, Arbol, Jota)

Talde bakoitza bere koadranteko lekura joango da ibiltzen, eta ateratzerakoan berdin.

Dantzetan katximorroaren pertsonaia derrigorrezkoa da. Aurreko urtetan Katximorroaren presentziak arazoak sortu dituenez, lurralde bakoitzak bere gunean apuntatu nahi duten taldeek pertsonai hau eramango dutela zainduko du.

KAIXARRANKA

Eramaileek mahoizko arropa urdina eta espartin beltzak jantziko dituzte. Ezinbestekoa da kaixa gainean dantzatzen duen dantzariak, eramatea: alkandora, fraka eta galtzerdi zuriak, zapia eta gerriko gorria, frak, txistera eta banderina.

Kaixak ekitaldia hasi baino lehen publikoaren aurreko tribunan utziko dira.

Eltziegoko dantzak egiten ari diren bitartean, Kaixarrankako taldeak prestatuko dira.

Eltziegoko dantzariak ateratzen ari diren bitartean, KAIXARRANKA sartzen hasiko da.

GORULARIAK (Domingilo eta Arku Dantza)

Txaleko gorria izan behar da mutilentzat dantza honetan.

DANTZARI-TXIKI ERTAINAK (Marianak, Grabo eta Larraburu)

Janzkera librea izango da, beti ere plaza edo erromeria dantzei egokitutakoa izanik.

ADINAK:

***”ERTAINAK-TXIKIAK” IZENEKO MULTZOETAN EZ DA DANTZATUKO NAGUSIEN TALDERIK.

Beste multzoetan, aurreko urteetan bezela, ez dago adinen araberako talderik. Egokiro dantzatzen duen orok dantza dezakete edozein dantza, adina kontutan hartu gabe.

DANTZA MULTZOAK:

Apuntatzeko multzo bakoitzeko dantza guztiak egin beharko dira. Ezin da apuntatu multzo baten bakarrik osatzen duen dantzetatik gutxi batzuk egiteko, multzoa osorik dantzatu behar da. Salbuespen bakarra Txikiak izango dira Dantzari Dantzan.

GOMENDIOAK, JARRAIBIDEAK EDO ARAUAK

GOMENDIOAK, JARRAIBIDEAK EDO ARAUAK