GARRAIOAK
GARRAIO AUKERAK
Edozein zalantza edo arazoren bat gertatzekotan telefonoz deitu ahal diguzue: 944418563.
Izena eman lehenbaitlehen eta kontutan hartu epea APIRILAREN 26an amaituko dela.
1. AUKERA. GARRAIO PUBLIKOA. Garraio publikoa aukeratzen duten taldeek dantzarako materiala eramateko furgoneta edo autoentzako bina leku izango duzue zuen esku. Hauek pasatzeko baimenarekin identifikatuta izango dira, bere garaian zehaztuko den lekuan banatuko direnak. Akreditazio hau lortzeko, auto kopurua eta bakoitzaren matrikula bidali beharko diguzue. Talde hauek, Garraio Patzuergo publiko bidez etorriko direnak (metro), bidai-txartelak izango dituzte (kolektibo edo norbanakoentzako). Txartel hauek dantzari eta talde arduradunentzat baino ez dira izango. Aukera hau hautatzen duten taldeek arduradun baten izen-abizen eta NAN zenbakia eman beharko dute. *Edozein zalantza konpontzeko, jarri gurekin harremanetan. |
2. AUKERA. ANTOLAKUNTZAREN AUTOBUSA (BDB) Autobusez etorriko diren taldeek horretarako prestatutako aparkalekuan aparkatu ahal izango dute, BETI BIZKAIKO DANTZARIEN BILTZARRAK EMANDAKO BAIMEN-AGIRIAREKIN IDENTIFIKATURIK. * Antolakuntzak (BDBk) kontrolatutako gabeko autobusak ezin izango dira sartu erreserbatutako aparkalekuetan. * Talde bakoitzak 120na euro ordainduko du lehenengo autobusarengatik, garraio kostu moduan. * Diru sarrera egiteko azken eguna APIRILAREN 26a izango da ere, kontu korronte honetan: BBK ES18 / 2095 / 0000 / 75 / 3830266831 |
GARRAIO