JANZKERAK BIZKAIKO DANTZETAN ERAKUSKETA
Maiatzak 3tik 15era arte
Lekua: ZAMUDIOKO DORREAN
Ordutegia: Astelehenatik ostiralera:
Goizez: 10:0etatik 13:30etara
Arratsaldez: 16:30etatik 20:30etara
Larunbatetan: goizez 10:00etatik 13:30etara.
Erakusketak artxibategietatik eta garai ezberdinetako argazkietatik ateratako jantziak aurkezten ditu.
lkus daitezkeen jantziek dantza tradizionalaren bi eginkizun nagusi dakarzkigute gogora:
Erritu-dantzak, pertsonaia garrantzitsu baten
omenez (agintari, santu ... ) egiten diren dantzak, liturgia-ospakizun eta prozesioei edo urteko sasoi zehatzei lotuak; ondo egituratutako koreografia eta pausoak ez ezik, jantzi jakinak ere badituzte.
Gizarte-dantzak edo dantza sozialak, herritarren adierazpen kolektibo eta ludikoak. Azken horiek era librean sortu eta garatu izan dira eta ez daude, nahitaez, toki bati, egun bati edo janzkera jakin bati
lotuak; jatorrizkoa eta kanpokoa nahas daítezke, modaren eragína jaso dezakete, komunitateko partaide guztiei irekita daude eta, hortaz, funtsezkoak dira herri-erromerietan.