Ezina ekinez egina, badator Bizkaiko Dantzari Eguna Zamudiora!
2020. urtean ospatu behar genduan Zamudion Dantzari Eguna, baina pandemiak kendu egin euskun. 2021ean be ezin, baina danon artean ekin eta ekin, azkenean aurten bai!
Zin dagizuet jai ederra eta egun paregabea izango dozuela Zamudion. Sestaoren lekukoa hartzeko prest gagoz. Katea ez da eten, demonioko covid horrek be ez dau lortu.
Aspalditik gabilz lanean Bizkaiko Dantzarien Biltzarra, Zamudioko Hiru Bat Dantza Taldea eta Zamudioko Udala, danok batera barriro euskal dantzakaz disfrutatzeko. Dantzari edo dantzazalea izan, familiakoa zein laguna izan, gazte edo ez hain gazte izan, guztiok euskal dantzen inguruan alkartzeko eta ospatzeko eguna izango da.
Nire esker zintzoena antolaketan lanean dabilzen guztientzat, eta, maiatzaren 15an, lanean egongo diran antolatzaile eta boluntarioentzat be. Baita dantza-talde eta dantzari guztientzat be. Zuek barik ez da posible eta.
Ongi etorriak zarie, gure herria zabal-zabalik izango dozue sekulako Dantzari Eguna ospatzeko. Erdu Zamudiora dantzan!
Igotz Lopez Torre
Zamudioko Alkatea
ZAMUDIO