Mezu egoera

Active context: single_blog

BIZKAIKO DANTZARIEN BILTZARRAREN KOMUNIKATUA

Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak, gainerako erakunde antolatzaileekin hitz egin ondoren, hurrengo maiatzaren 17an Zamudion egitekoa zen Dantzari Eguna atzeratzeko erabakia hartu du, koronabirusek sortutako gaur egungo alarma-egoera eta funtsezkoak ez diren jarduera guztiak bertan behera uzteko agindua dela eta.

Urriaren 18ra lekualdatzeko aukera aztertzen ari da, oraingoz behin-behineko data gisa. Data hori iruditzen zaigu egokiena, udako oporretatik itzuli ondoren jarduerari berriro ekiteko denbora ematen digulako. Nolanahi ere, behin-behineko data da, ekitaldian parte hartuko duten talde, taldekide eta publikoaren segurtasuna ez da inola ere arriskuan jarriko.

BDBren asmoa Dantzari Eguna urriaren 18an ospatzen saiatzea da, baina badakigu gaur egungo egoera aldakorrean agian 2021eko maiatzeko hirugarren igandera atzeratu behar izatea.

Hau bezalako garai zail eta berezietan, gure erantzunak ere bereziak eta pausatuak izan behar dira, baina beti gure dantzarien eta publikoaren segurtasuna lehenetsiz.

Eskertzen dizuegu zuen konpromisoa eta ulermena, eta espero dugu laster elkar ikustea, batez ere gure kaleak, auzoak eta falta diren herriak alaitzeko.