Mensaje de estado

Active context: single_blog

2014 ELORRIO

Alkatearen Agurra

Dantzariok, ongi etorri Elorriora!

Maiatzaren 18rako zazpi jauzi baino ez dira falta. Gure kale zaharretan barreiatuko dituzue zapi, abarka, pololo, arku, zinta, ezpata eta txapelak.

Dantza dezagun guztiok, aska ditzagun gerriok gure arbasoen aztarnen artean eta batu gaitezen dantzatuz.

Gure herria zain duzue Xan Petrikek tentsioak baztertzeko, Agintariarenaz gure beldurrak uxatzeko eta Banango eta Binangoaren txistu-doinuaz guztiok elkartzeko.

Jaldi guztiok plazara abarketak gastatu arte eta bete Elorrio kolorez, pozez eta euskaraz.

Txulalai!

Ana Otadui
Elorrioko Alkatea

MAIATZAK 18 Igandea

11:00etan Taldeen Kalejira.
11:30etan NIZETO URKIZU kaleko aparkalekuan Dantza Taldeen Ekitaldia.

11:00etan ERMITAN: Folklore Azoka eta umeentzako Jolasak
17:00etan ERROMERIA DRINDOTS taldearekin Udaletxeko Plazan