ELTZIEGOKO DANTZAK

Correcalles, La danza, Cuatro calles, Árbol, Jota.

Eltziegoko dantzak Plazako Ama Birjinaren jaiegunean dantzatzen ziren, hau da, irailaren 8an.

Bi lerrotan jartzen diren zortzi neskaren taldea aritzen da dantzan, eta neskok zenbait mugimendu eta figura koreografiko gauzatzen dituzte. Horiekin batera katximorroak ere jarduten du, eta haren lana dantzarien “zuzendariarena” egitea da. Historiari begira, gizonezkoek jarduten zuten dantzan, baina hogeigarren gizaldiko berrogeiko hamarkadan emakumezkoek berreskuratu zituzten, eta dantzoi eutsi; hala ere, lantzean behin mutilak ere aritzen dira dantzan.