ERAKUSKETA

Lekua: Sala BBK, Gran Via 19-21

Erakusketa: Janzkerak Bizkaiko Dantzetan.

Ordutegia: Astelehenetik igandera 11:30etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara

Erakusketak artxibategietatik eta garai ezberdinetako argazkietatik ateratako jantziak aurkezten ditu. Ikus daitezkeen jantziek dantza tradizionalaren bi eginkizun nagusi dakarzkigute gogora:

  • Erritu-dantzak, pertsonaia garrantzitsu baten omenez (agintari, santu…) egiten diren dantzak, liturgia-ospakizun eta prozesioei edo urteko sasoi zehatzei lotuak;  ondo egituratutako koreografia eta pausoak ez ezik, jantzi jakinak ere badituzte.
  • Gizarte-dantzak edo dantza sozialak, herritarren adierazpen kolektibo eta ludikoak. Azken horiek era librean sortu eta garatu izan dira eta ez daude, nahitaez, toki bati, egun bati edo janzkera jakin bati lotuak;  jatorrizkoa eta kanpokoa nahas daitezke, modaren eragina jaso dezakete, komunitateko partaide guztiei irekita daude eta, hortaz, funtsezkoak dira herri-erromerietan.