TALDEENTZAKO INFORMAZIOA

Zure taldeak duen zenbakia .......da.
Zenbaki hau berdina izango da Autobusa zein desfilean izango duzuen kokapenerako.
Autobusak hartuko zaituzte haiei esandako ordu eta lekuan.
Puntualak izaten saiatu. Zenbat eta lehenago heldu, errezago konpontzen dira arazoak. Eta trafiko arazoak izan eskero, antolatu eta konpontzeko denbora izango dugu.
Federazioak zuen esku jartzen duen autobusa egun osoan egongo da zuen agindutara. Bertan arropa eta materiala utzi ahal duzue. Gidaria eskuragarri egon beharko da momentu oro. Horretarako berarekin zehaztu ze ordutan beharko duzue autobusa zabalik.
Autobusa Hasierako lekuan (hartu zaituztena) egon beharko da 22:00etan. Beraz kontutan hartu itzulera antolatzerakoan.
Autobus edo auto baimenduetan datozen talde guztiek GRANADA INDUSTRIALDERA (ORTUELLA) joango dira, Trapagarango mugan dagoena.
Horretarako zuen autobusetako txoferra Autobidetik sartu beharko da eta jarraian ORTUELLA, GRANADA industrialderaino, non aparkatuko duten.
Behin industrialdera heldu, akreditutako bolondres bat sartuko da zuen autobusean, eta Dantzari
Egunean beharko dituzuen argibide guztiak emango dizkizue.
1.- Gogoratu taldeetako arduradunen bilera 10:30etan izango dela ARGAREn.
2.- Material guztia autobusetik jaitsi eta dantzaguneraino eraman behar duzue Kalejiran eramatea saihestuz.

KAIXARRANKA:
Trapagarango Udalak lokal bat jarriko du gure esku Polikiroldegian, dantzagune alboan, batipat Kaixak bertan uzteko.
Material hau eramateko eguna larunbata izango da, maiatzak 20, 17:00etatik 19:00etara.
Igandean, behin materiala hartuta, ezin izango da berriro utzi. Autobusera eraman beharko da.

KALEJIRA:
Kalejiraren antolakuntza honakoa izango da:
Talde guztiak Kalejira prestatzeko gunera joango dira. Bertan zuen taldearen izena eta zenbakia topatuko duzue.
Bi iladatan jarriko zarete. Batean Dantzari Dantzako taldeak joango dira, eta honen alboan paralelo, beste taldekideak jarriko dira ordenean.
Errepidean, ibilbidearen norabidean, aldapa igotzen, Dantzari Dantza taldeak eskuman jarriko dira, eta beste taldekideak ezkerrean.
Kalejira 11:00etan puntuan hasiko da. Sirena-hots baten bidez abisua emango da.
Behin kalejira hasita, Dantzari Dantza taldeak beste taldekideak baino arinago joango dira, eta dantzagunera heltzean zuzen sartuko dira plazara. Beste taldekideek jarraituko dute haien prestatzeko kokalekuraino. Gune gorri edo berdea, dagozkizunaren arabera. Edozein zalantzarako
zure taldearekin egongo diren bolondresei galdetu ahal diezue, edo ingurunean egongo direnei, edota antolakuntzako kideei.

DANTZAGUNEAN:
Dantzagunea seinalatuta egongo da zenbaki eta letrekin, eta beti bezala www.dantzanet.net edo www.dantzarieguna.net webgunetan edo BDBren facebook orrian topatuko dituzue dantza bakoitzean izango duzuen kokapena.
Oso garrantzitsua da sarrera eta irteera lekuak libre uztea.
Dantzagunera bakarrik sartu ahal izango da taldearekin egon behar duen monitorea. Hauek dantzariz jantzita egongo dira.

ARGAZKILARIAK:
Ezin da sartu dantzagunera argazkiak egitera. Argazki edo bideorik egin nahi duenak Federazioari eskatu beharko dio akreditazioa aurrerapenarekin.

Busak aparkatzeko gunea. GRANADA Industrialdea (Argare).

arg

Irudi honetan, gezi gorri batekin, Taldeetako arduradunarekin 10:30etan egingo dugun bileraren kokalekua dago seinalatuta. Argare Pabilioian.
Urdinean Kalejiraren prestaketa lekua duzue.

mapa

Plano honetan dantzagunera heltzeko gunea duzue seinalaturik. Dantzari Dantzako taldeak zuzenean sartuko dira dantzagunera. Besteak prestatzeko guneetara joango dira. Prestatzeko guneetan zuen taldeko izen eta zenbakia duen gunea topatuko duzue, bertan egongo zarete  dantzagunera sartu baino lehen.

map