OHARRAK eta GOMENDIOAK

MESEDEZ: TALDEREN BATEK ARAZO JAKINEN BAT BADU, KONTSULTATU ETA IRTENBIDEA ZONALDEAN BILATU. SAIATU IRTENBIDE ZEHATZIK EZ INPROBISATZEN, ONDOREN KOLEKTIBO GISA ARAZOAK ERAGIN BADITZAKE.

DANTZARI DANTZA:
***Nagusien taldeen kasuan osorik dantzatu beharko dute.
Haurren taldeek honako dantza hauek nahitaez dantzatu beharko dituzte: Agintariena, Zortzinangoa, Ezpata Joku Txikia, Banangoa, Binangoa eta Txotxongiloa. Ezpata Joku Nagusia eta Makil Dantza dantzatzen ez badakite, geldi geratuko dira. (Launangoa ere dantza dezaten ahalegin berezia egiteko eskatu behar dizuegu). Gogorarazi nahi dizuegu zortzi dantzari izan behar direla, alegia, zelaira gehienez zortzi dantzari atera behar direla, dantzetan txandakatzeko.

GIPUZKOAKO DANTZAK
Hiru dantzak egin beharko dira.
AGURRA, MAKIL TXIKI eta ZINTA DANTZA

DANTZARI TXIKIAK-ERTAINAK
Janzkera bakoitzak aukeratu dezake, plaza edo erromeriako dantzetarako egokitzat jo daitekeenaren barruan betiere.
TXULALAI, ZAZPI JAUZIAK, ZAPATAIN DANTZA eta BAZTANGO ESKU DANTZA

IBARZABAL
Gipuzkoako dantzetarako prestatutako janzkera berbera izango da.
Uztai handia, koloretako girnaldekin apainduta.

ELTZIEGOKO DANTZAK:
Denak dantzatuko dira, eta Correcalles izeneko dantzarekin sartuko dira. Nahitaezkoa da Cachimorro mutil bat egotea (makilduna), dantzari dagokion koreografia dantzatzen. Beste urte batzuetan Cachimorro figuraren presentziak arazoak ekarri ditu, eta, hortaz, izena eman nahi duten taldeetan pertsonaia hori dagoela egiaztatzeko ardura kasuan kasuko zonaldeek izango dute.
CORRECALLES, DANTZA, LAU KALEAK, ZUHAITZA eta JOTA.

GORULARIAK
Dantza honetan arituko diren mutilek txaleko gorria jantzi beharko dute.
DOMINGILO eta ARKU DANTZA

DANTZARI  TXIKI-ERTAINAK
Janzkera bakoitzak aukeratu dezake, plaza edo erromeriako dantzetarako egokitzat jo daitekeenaren barruan betiere.
MARIANAK, GRABO eta LARRABURU

KAIXARRANKA
Kutxa sorbalda gainean daramaten mutilek urdinez jantzita joan beharko dute, abarketa beltzekin.  Kaixa gainean dantza egin behar duen dantzariak, berriz, praka, alkandora eta galtzerdi zuriak jantzi beharko ditu. Zapi eta gerriko gorria. Frak estiloko jaka, kapela luzea eta banderina.

LARRAIN DANTZA    
Alardea bukatu ondoren dantzatzen da.

ADINAK
***Blokeetan, “ERTAINAK-TXIKIAK” deitutakoak, HELDUEN TALDEEK EZ LUKETE DANTZA EGIN BEHARKO.

Gainerako blokeetan, beste urte batzuetan bezala, ez dago adin talderik. Beharrezko kalitate mailarekin dantzatzen dituzten taldeak dantza guztietan eman ahalko dute izena, edozein adin dutela ere.

DANTZA BLOKEAK
Izena emateko bloke bakoitza osatzen duten dantza guztiak errespetatu behar dira. Ezin da dantza bloke batean izena eman soilik bloke horretako dantza batzuk dantzatzeko asmoa izanez gero; alegia, multzo horretako dantza guztiak dantzatu behar dira (Dantzari Dantzako txikiak izan ezik).