2015 ZALLA

zalla 2015Bizkaiko dantzarien urteko jai nagusia da, Bizkaiko Dantzarien Biltzarrean federatutako dantza taldeen topaketa eta bilerarako gunea.

Gutxi gorabehera, ehun bat taldek parte hartzen dute, eta hauek aurretik prestatutako dantzen egitaraua eskaintzea dute helburu, talde guztiek urtean zehar egiten duten prestaketa eta lanaren ahalegina biltzen duena.

Asko dira entseguak, prestaketa-egunak, dantzen errepertorioaren ikasketa,... etab. Guztia dantzariaren eguna batera eskain dezaten ezohiko neurriak dituen eskenatoki batean (futbol-zelaia), bertan dena ahalik eta hobekien atera dadin saiatzen dira, eta ondo egiteko ahalegina partaideek, bere adina edozein dela ere, erakusten duten gogoan islatzen da eta, gainera, taldeen prestaketa eta horietako bakoitzaren eta multzoaren kalitate maila agerian geratzen dira, kalitate handiko momentuak, bikainak, miresteko aukera izaten dugula.

Horretaz gain, gure folklorearen balioak eta garrantzia txikienei, gurasoei, zaleei eta jendeari oro har helarazteko ere balio du.

Urtero eskualde ezberdin bateko herri ezberdin batean egiteak, gainera, ekitaldi hau Bizkai osora eramatea ahalbidetzen du, eta dagoeneko lurralde osoan barrena ibili da.

Halaber, 25 urte baino gehiago hauetan, ikusi eta bizi dutenak asko izan direla, asko antolatzen parte hartu dutenak eta asko laguntzaileak ere kontuan hartu behar dugu.
Partaideek, interes eta erantzukizun handiz, bizitako giro honen barruan ere, zergatik ez esan, ospakizun eta festarako, dibertsio eta dantzarako tokirik ere badago, ekitaldi nagusiaren ostean, arratsaldez, egiten diren erromerietan ikus daitekeenez, bertan dantzariek ederki pasatzen dute oso giro onean.

Egitaraua

11:00 Taldeen Kalejira.
11:30 POLIKIROLDEGIAN Dantza Talde Ekitaldia

11:00 ERMITAN: Folklore Azoka eta umeentzako Jolasak eta tailerrak
17:00 ERROMERIA LUHARTZ taldearekin Euskadi Plazan

 

Argazkiak: Txebi Arriaga