DANTZARI DANTZA

Agintariena, Zortzinangoa, Ezpata Joko Txikia, Banangoa, Binangoa, Ezpata Joko Nagusia, Launangoa, Makil Dantza, Txontxongiloa

Durangaldeko herrietan (Abadino, Berriz, Garai, Iurreta, Izurtza eta Mañarian) herriko jaiak hurreratzen direnean, gazteak Dantzari Dantza prestatzen hasten dira. Bezperan, zuhaitz bat jartzen dute enparantzan, Donienatxa izeneko arbola, eta azkeneko entsegua egiten dute. Jaietan, prozesioa edo kalejira egiten dute, agintariekin batera eta banderarekin, eta azkenean enparantzan aritzen dira dantzan. Agintariena deritzon dantzarekin hasten dira (agintariei agurra), herriko bandera airean harat-honat erabiliz. Ondorik, tartekatu egiten dituzte erremintarik gabeko dantzak (Zortzinangoa, Banangoa, Binangoa eta Launangoa) eta ezpatak edo makilak erabiltzen diren dantzak (Ezpata Joko Txikia, Ezpata Joko Nagusia, Makil Jokoa). Amaitzeko, ezpatak erabiltzen diren Txontxongiloa dantzatzen dute; dantza horretan, dantzarietako bat altxatu egiten dute, eta beste dantzariak haren inguruan ibiltzen dira, ekinean.