JAUZIAK

DANTZARI ERTAINAK - TXIKIAK

Marianak, Grabo eta Larraburu.

Batik bat Iparraldean dantzatzen diren jauziek eta Baztango mutil-dantzek gainerako dantzetatik garbi asko bereizten dituzten ezaugarri bereziak dituzte. Korroan dantzatzen dira, eta korroaren erdialdea izaten da hain zuzen ere dantzariak lerratzeko guneak, haren inguruan ibiltzen baitira biraka, beren artean inolako loturarik izateke.

Badakigu antzina-antzinako dantzak direna. Horiek guztiek oinarrizko pausoak dituzte, eta pausook konbinatu egiten dira, dantza ezberdinak eratze aldera.